Zer dira YLE?
Cambridgeko YLE tituluak, lehen hezkuntzako haurrak ingelesa ikasten has daitezen daude diseinaturik. Hiru mailatan daude banaturik: Starters, Movers eta Flyers, eta bide dibertigarria izateko daude diseinatuta: haurrei pizgarriak ematen zaizkie, hiru tituluetan zehar dituzten aurrerabideak neurtzen dituzten armarriak, hain zuzen ere.
Ze erabilera dute YLE-ek?
Young Learners English tituluak, haurrak ingelesa ahalik eta azkarren ikasten hastean eta esperientzia eragingarria eta dibertigarria izatean oinarritzen dira. Ingelesa lagungarri izango zaie, hurrengo urteetan beraien ahalmen guztia lor dezaten, eta zenbat eta lehenago hasi, errazagoa egingo zaie.
Zure seme-alabaren aurrerabidea kontrastatzen lagunduko dizugu:
Young Learners English tituluek haurrek, entzumen eta irakurketa ulermenean eta ahozko eta idatzizko adierazpenean, duten aurrerabidearen neurketa sendoa eta fidagarria ematen dute.
Zergatik egin YLE British Council-ean?
Espainian urte asko daramatzagu haurrekin eta Young Learners English test-ekin lanean, eta baita nagusiagoak direnean egingo dituzten maila altuagoko azterketak eta ikastaroak egiten ere.
Nolakoa da azterketa?
Azterketa hori hiru zatitan dago banaturik:
- Testuen ulermena eta idatzizko adierazpena.
- Entzumenezko ulermena.
- Ahozko adierazpena.
Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.
Nola egin matrikula
Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez YLE test-ak egiteko.

