Preliminary English Test (PET)

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Zer da Preliminary English Test (PET)?

Cambridge PET mundu osoan kontuan hartzen den titulua da, eguneroko bizitzako ingelesa maila ertainean erabiltzeko gai diren pertsonentzat, ahoz zein idatziz. PET Europako hizkuntzen erreferentzia marko komuneko B1 maila da.

Zertarako balio dizu PET-ak?

PET mundu osoan onartuta dago, irakaskuntzan eta lan munduan. Milaka enpresak, unibertsitatek eta gobernutako sailek PET ingeles maila ertaina adierazten duen titulu gisa onartzen dute. Azterketa horrek, ingelesaren erabileran dituzun alde indartsuak eta ahulak neurtzen ditu, eta maila altuagoko tituluetarako bidea erraztuko dizu, First Certificate in English (FCE) titulurako, besteak beste. 

Zergatik egin PET British Council-ean?

Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu PET-arekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin. 

Nolakoa da azterketa?

Testa hiru zatitan dago banaturik:

  • Testuen ulermena eta idatzizko adierazpena
  • Entzumenezko ulermena
  • Ahozko adierazpena

Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.

Nola egin matrikula  

Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez PET-a egiteko.

Esteka erabilgarriak

PET – Cambridgeko Unibertsitatearen gune ofiziala.

Teach English