Key English Test (KET)

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Zer da Key English Test (KET)?

KET mundu osoan kontuan hartzen den titulua da, eta oinarrizko ingelesaren erabileran, ahoz zein idatziz, dituzun alde indartsuak eta ahulak neurtzen ditu. PET Europako hizkuntzen erreferentzia marko komuneko A2 maila da.

Zertarako balio dizu KET-ak?

KET mundu osoan onartuta dago, irakaskuntzan eta lan munduan. Milaka enpresak, unibertsitatek eta gobernutako sailek oinarrizko ingeles maila adierazten duen titulu gisa eskatzen dute.

KET ingelesa ikasteko, eta baita maila altuagoko beste titulu batzuetarako bidea hasteko, ematen den lehen pauso bikaina da. Honako hauetarako, adibidez:

Zergatik egin Key English Test British Council-ean?

Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu KET-arekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin.

Nolakoa da azterketa?

Testa hiru zatitan dago banaturik:

  • Testuen ulermena eta idatzizko adierazpena.
  • Entzumenezko ulermena.
  • Ahozko adierazpena.

Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.

Nola egin matrikula

Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez KET egiteko.

Esteka erabilgarriak

KET-Cambridgeko Unibertsitatearen gune ofiziala.

Ready for business