International Legal English Certificate (ILEC)

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Zer da Cambridge International Legal English Certificate

Cambridge Ingelesa zuzenbideko eta negozioetako ohiko hizkuntza da, eta, ondorioz, enpresek, ondorengoa egin dezaketen eta lege ezagupenak dituzten langileak behar dituzte:

  • Beste herrialde batzuetako bezeroekin eta profesionalekin ingelesez komunikatu.
  • Ingelesez idatzitako materialarekin lan egin.

 ILEC-ek zure ingeles maila neurtzen du, Europako hizkuntzen erreferentzia marko komuneko B2 eta C1 mailei dagokienez.

Nori dago zuzenduta ILEC?

Cambridge ILEC zuzenbideko enpresentzat eta profesionalentzat dago diseinatuta. Zuzenbidea ikasi nahi baduzu eta ikasi nahi duzun horren edukiaren parte handia ingelesez baldin bada ere oso interesgarria izan daiteke ILEC izatea.

Zergatik egin ILEC British Council-ekin?

Lortu ezazu nazioarte mailan onartuta dagoen titulua. Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu ILEC-arekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin.

Nolakoa da azterketa?

Cambridge ILEC azterketak, entzumenezko ulermena, ahozko adierazpena, testuen ulermena eta idatzizko adierazpena ebaluatzen dituzten lau parte ditu. Azterketa hori, zuzenbide alorreko profesionalek egunero beraien lanean aurki ditzaketen lanetan eta gaietan dago oinarriturik.

Azterketa urtean behin eskaintzen dugu gutxienez –eta emaitzak, azterketa egin eta sei aste ingurura jasoko dituzu. Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.

Nola egin matrikula

Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez ILEC egiteko.

Esteka erabilgarriak

ILEC – Cambridgeko Unibertsitatearen gune ofiziala.

Exams