Zer da International Certificate In Financial English (ICFE)?
Cambridge ICFE Kontabilitate eta finantza alorrean zure karrera profesionala aurrera eramateko duzun gaitasuna erakusten duen ingeleseko oso maila aurreratuko titulua da. Azterketak zure ingeles maila neurtzen du, Europako hizkuntzen erreferentzia marko komuneko B2 eta C1 mailei dagokienez.
Nola lagunduko dit ICFE-k nire karrera profesionalean?
Finantzen profesional zaren heinean, jakingo duzu ingelesa dela nazioarteko negozioen hizkuntza. Gaur egun, International Financial Reporting Standards (IFRS) izenekoek eragiten dituzten bezalako aurrerapenek, aukera berriak eskaintzen dituzte nazioarteko karreretan. Finantzen alorrean era profesionalean jardun nahi baduzu, negozioetarako ingeles maila bikaina eta nazioartean konfiantzaz komunikatzeko gaitasuna beharko dituzu.
Zergatik egin ICFE British Council-ean?
Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu ICFE-arekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin.
Nolakoa da azterketa?
ICFE-k, entzumenezko ulermena, ahozko adierazpena, testuen ulermena eta idatzizko adierazpena ebaluatzen dituzten lau parte ditu. Guztira, lau ordu baino gutxiago irauten dute. Azterketa, finantza alorreko profesionalek egunero beraien lanean aurki ditzaketen lanetan eta gaietan dago oinarriturik, finantza txostenak, aseguruak, inbertsioko banka, etika eta profesionaltasuna, finantza alorreko softwarea, konpainien aktiboak eta ebaluazioak eta baita fusioak eta eskuratzeak ere.
Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.
Nola egin matrikula
Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez ICFE.

