Zure IELTS-eko emaitzak

Kontsultatu zure emaitzak Internet bitartez

Zure emaitzak on line kontsulta ditzakezu idatzizko azterketa egin eta hamahiru egunetara. Emaitzak arratsaldeko 15:00etatik aurrera egongo dira eskuragarri.

Sartzeko honako hau beharko duzu:

  • zure hautagai zenbakia eta
  • zure NAN edo pasaporte zenbakia eta
  • zure jaiotze data eta
  • azterketa egin zenuen eguna.

Kontsulatu on line IELTS-ean lortutako emaitzak

Idatzizko baieztapena

Zure Test Report Form ofiziala bidaliko dizugu emaitzak Internet bitartez eskuragarri dauden egunean bertan. Aurkeztu nahi duzun erakunderen batera aleren bat bidaltzea nahi baduzu, mesedez, sartu zure datuak IELTS-erako eskariaren 3. orrialdean.

Test Report Form-aren edukiari buruzko gehiago jakin nahi baduzu: IELTS Test Report Form.

Informazio garrantzitsua

Segurtasun arrazoiak direla eta, Test Report Form-aren ale bat baino ezin diogu bidali hautagai bakoitzari. Debekatuta dago emaitzak aurretik argitaratzea edo zure emaitzei buruzko edozein motatako informazioa ematea telefonoz, aurrez aurre, posta elektronikoz edo faxez.

Nolakoa da IELTS-aren puntuazioa

  • Hautagaiek puntuazio bat jasotzen dute trebezia bakoitzean (entzumenezko ulermena, irakurmenezko ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena), eta, horrez gain, puntuazio orokorra ere emango da.
  • 1etik 9ra bitarteko eskalan puntuatzen da, puntu erdiak barne (adibidez, 6,5).
  • Ez dago gainditua edo gainditu gabea kalifikaziorik.

Zertarako balio dizu IELTS azterketan lortzen duzun puntuazioak

IELTS-ren eskuliburuak (PDF 1.9mb) labur azaltzen du IELTS –ean ateratako puntuazio zehatzak zure ingeles mailari buruz adierazten duena.

Milaka enpresak, unibertsitateko eta gobernuetako erakundeek eskatzen duten puntuazioa ikus dezakezu IELTS-aren mundu mailako onarpenari buruzko web gunean.

IELTS-ean lortutako puntuazioaren eta Europako hizkuntzen erreferentzia marko komunaren (CEFR) arteko korrespondentzia honako hau da:

IELTS Markoa
3.0 A1
3.5 A2
4.0-5.0 B1
5.5-6.5 B2
7.0-8.0 C1
8.5-9.0 C2

Zenbat denborarako balio du zure azterketaren puntuazioak

IELTS-ean lortutako puntuazioa bi urtez baino ez da izango baliagarria, kasu gehienetan. Hala ere, unibertsitate eta enpresa batzuek zure emaitzak onar ditzakete denbora hori igaro ondoren, beraien irizpidearen arabera. Kontuan izan bi urte horietan ezin izango dizugula Test Report Form bat bidali.

Zure emaitzekin ados ez bazaude…

Lortutako emaitzekin ados ez bazaude, zure azterketaren beste zuzenketa bat eska dezakezu. Prozesu horrek Enquiry on Results izena hartzen du, eta 83 € balio ditu. Zure puntuazio berria altuagoa baldin bada, tasa hori itzuli egingo zaizu.

Berriro egin al dezaket azterketa?

Bai, nahi duzun aldi guztietan aurkez zaitezke azterketara. Dena den, egin aurretik gurekin hitz egin dezakezu, atsegin handiz adieraziko dizugu gure iritziz azterketa berriro egitea egokia den ala ez, eta, egin behar izanez gero, azterketarako prestatzeko  erarik hoberena gomendatuko dizugu. Jaso itzazu IELTS-rako prestatzeko moduari. buruz eman behar dizkizugun aholkuak jasotzen dituen informazioa.

Zuzenketa berria eskatu nahi baduzu, azterketara berriro aurkeztu nahi baduzu edo bi aukera horietakoren bati buruzko aholkularitza jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat zure administrazio zentrora. Honako hauetako batera:

Mesedez, izan kontuan zure eskaria eta tasaren ordainketa, azterketa egin eta 6 asteko epearen barruan jaso behar ditugula.