- Laguntza
- IELTS-erako ikastaraoak
- IELTS-erako prestatzeko materiala
- IELTS-erako doako on line baliabideak
Laguntza
IELTS probarako laguntza
IELTS probarako prestatzeko zenbait modulu eskaintzen ditugu. Oso ezaguna da on line auto-ikasketa ikastaroa,; gure aholkua, gure presentziazko ikastaroetako batekin gure prestakuntza eskuliburuekin eta on line baliabide ugariekin konbinatzea da.
On line laguntza eta prestakuntza
Gure “Road to IELTS” on line ikastaroa doakoa da, doakoa da, IELTS proba egiteko British Council-en bitartez matrikulatzen bazara, eta honako hau biltzen du:
- Auto-ikasketarako 30 orduko doako materiala.
- IELTS-ean ohikoak diren gaietan oinarritutako hiru prestakuntza unitate.
- Unitate bakoitzak probaren lau parteak hartzen ditu (entzumenezko ulermena, irakurketa ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena).
Ikastaroak honetarako aukera emango dizu:
- IELTS-eko entzumenezko ulermen atazak denbora mugatuko baldintza berberetan praktikatzea.
- Ahozko adierazpeneko proben bideoak ikustea, jardunbide egokiez jabetzeko.
- Idatzizko adierazpeneko parterako hiztegia eta teknikak garatzea.
- Irakurketa ulermenaren partea lantzea benetako testuekin, proba ezagutzeko.
- IELTS-eko proban ohikoak diren gaiei buruzko hiztegia garatzea.
IELTS proba egiteko British Council-en bitartez matrikulatzen zaren unean, on line ikastarorako sarrera izango duzu.
IELTS-erako ikastaraoak
Presta zaitez IELTS-erako British Council-ekin Bartzelonan edo Madrilen
Presta zaitez IELTS proba egiteko Bartzelonan edo Madrilen eskaintzen dugun ikastaroetako batean. 10 orduko iraupena duen programa, proba burutzen den egunean ahalik eta etekinik hoberena lor dezazun dago diseinatuta. Ikastaroak honako hau eskainiko dizu:
- IELTS-rako prestatzen eta proba ezagutzen lagunduko dizuten test motako teknika programa.
- Nahi duzun nota lortzen lagunduko dizuten zenbait praktika, iradokizun erabilgarri eta kontseilu.
- Probaren lau parteen ikuspegi orokor argia eta zehatza: entzumenezko ulermena, irakurketa ulermena, idatzizko adierazpena eta ahozko adierazpena.
- Liburutegiko zerbitzuetarako sarrera.
- Ahozko adierazpen partea praktikatzea.
Ikastaroa, IELTS probaren modulu akademikoan zentratzen da.
Barcelona
Egoitza: Barcelona Amigó teaching centre
Kostua: 185€ (10 hours)
Ordutegia: 19:00 - 21:30
Harremanetarako: cursos.barcelona@britishcouncil.es
Madrid
Egoitza: Madrid Exam Centre
Kostua: 175€ (10 hours)
Ordutegia: 18:30 - 21:00
Harremanetarako: exams.madrid@britishcouncil.es
IELTS-erako prestatzeko materiala
Praktiketako materiala dugu IELTS azterketarako, erosi ahal izateko:
Praktiketako material ofiziala IELTS azterketarako - 1 Liburukia
(ISBN 1906438463 Cambridgeko Unibertsitatea)
Liburu honek benetako azterketarako prestatzen lagunduko dizu. Praktiketako materialak aholku baliagarriak ditu IELTS azterketako atal guztietarako. Ezagutu ezazu nolakoa den proba bere lau hizkuntza-trebetasunetan – entzunezko ulermena, irakurtzeko ulermena, idatzizko adierazmena eta ahozko adierazmena.
Lortuko duzuna:
- Irakurtzeko ulermenaren, idatzizko adierazmenaren, entzunezko ulermenaren eta ahozko adierazmenaren proba praktikoak.
- Erantzun-orriak eta erantzun zuzenen orria.
- Entzunezko ulermenaren probetarako CDa eta ahozko adierazmenaren probetarako adibideak.
Nola prestatu IELTS azterketarako
(ISBN 0863551750 British Council)
IELTS azterketan emaitza onenak lortzeko hautagaiek behar dituzten trebetasunei buruzko aholkuak eta praktikak eskaintzen dira liburu honetan. Proba bezalaxe, 4 zatitan banatua dago: irakurtzeko ulermena, entzunezko ulermena, idatzizko adierazmena eta ahozko adierazmena. Ezagutu behar duzuna praktikatu ahal izango duzu sail bakoitzean, zer espero behar duzun jakin eta probaren zati desberdinei buruzko aholkuak lortu.
Lortuko duzuna:
- Irakurtzeko ulermenerako, idatzizko adierazmenerako, entzunezko ulermenerako eta ahozko adierazmenerako praktikak.
- Erantzun zuzenen orriak.
- CDa ariketekin eta transkripzioarekin.
Liburu horietako aleak erosteko, mesedez, jar zaitez gurekin harremanetan honako helbideetan:
IELTS-erako doako on line baliabideak
IELTS: Hautagaiei zuzendutako informazioa
Jaitsi ezazu liburuxka (PDF 1.9 mb)
Ereduzko aleak
Irakurketa ulermenerako materiala, modulu akademikoa
Idatzizko adierazpenerako materiala, modulu akademikoa
Irakurketa ulermenerako materiala, modulu orokorra
Idatzizko adierazpenerako materiala, modulu orokorra
Ahozko adierazpenerako materiala
Entzumenezko ulermenerako materiala
IELTS-ari buruzko web guneak
British Council IELTS Preparation
