IELTS erakundeentzat

IELTS Ingelesa ebaluatzeko Nazioarteko Sistema da. Ingeleseko benetako hizkuntz trebezien ebaluazio argia eta objektiboa emateko diseinatu da. Hautagaiek honako alor hauetan duten maila neurtzen du:

  • ahozko adierazpena,
  • entzumenezko ulermena,
  • idatzizko ulermena eta
  • idatzizko adierazpena.

Urtero, gobernuetako agentziek, hezkuntza erakundeek, enpresariek eta elkarte profesionalek milioi bat IELTS azterketa baino gehiagoren emaitzak erabiltzen dituzte mundu osoko hautagaien gaitasunak ezagutzeko.

IELTS azterketei buruzko informazio gehiagorako.

IELTS unibertsitateentzat

IELTS-ek honetan lagunduko dizu:

  • Unibertsitateko langileek ingelesez dituzten hizkuntz trebeziak ebaluatzen,
  • Nazioarteko truke programak eskatzen dituzten hautagaiak filtratzen; eta hautagaiek atzerrian ikasteko adinako ingeles maila dutela ziurtatzen.
  • Atzerrian bekak kontratatzeko prozesuan, ikasle batek IELTS-an ateratako puntuazioak, unibertsitatera sartzeko eskakizunak betetzen dituela bermatzen du.
  • Hizkuntzak ikasteko orduan ikasleen aurrerapenak kontrolatzen.

IELTS langileentzat eta erakundeentzat  

IELTS-ek honetan lagunduko dizu:

  • Lanpostu bateko hautagaien gaitasunak ebaluatzen
  • Hizkuntza ikastaro bat egiten ari diren langileen aurrerapenak kontrolatzen
  • Hautagaiak identifikatzen, atzerrian lan egin dezaten

Malgutasuna azterketak egiteko

Espainian IELTS azterketa eskaintzen dugun bakarrak gara. Zure hautagaiek honela egin dezakete azterketa:

Erakundeentzako IELTS-i buruzko informazio gehiagorako, jar zaitez gurekin harremanetan:

Barcelona: ielts.barcelona@britishcouncil.es 

Bilbao: examenes.bilbao@britishcouncil.es

Madrid: examenes.madrid@britishcouncil.es

IELTS proba egiteko tokiak eta egunak