Bai: eta oso pozik moldatuko gara ikaslearen beharretara. Mesedez, esaguzu:
- egin nahi duzun azterketa
- aukeratutako eguna eta tokia
Azterketa batzuk, braillen, letra handiz eta audio formatu berezian egiteko prestaturik daude. Dislexia eta ikasketarako beste zailtasun batzuk dituzten hautagaientzako zerbitzuak ere baditugu.
Mesedez, aurkeztu behar diren ziurtagiri guztiak izena emateko orduan.
Oso ona da IELTS probaren formatura ohitzea. Road to IELTS izeneko on line prestakuntza ikastaroa jarraituz egin dezakezu. Ikastaro horretarako sarbide automatikoa lortuko duzu IELTS-ean British Council-ekin matrikulatzen zarenean. Zenbait liburu ere badaude, audio eta bideoekin.
IELTS-erako ikasketa eta prestakuntza baliabideei buruzko informazio gehiago.
Proba egin eta hamahiru egun geroago, on line eta postaz.
Enquiry on Results bat eska dezakezu proba egin zenuen zentroan. Emaitzak jaso eta lau asteko epean eskatu eta tasa bat ordaindu beharko duzu. Tasa hori itzuli egingo zaizu berrikuspenaren ondoren zure puntuazioa aldatzen baldin bada.
Zure errendimendua, probaren parte bakoitzerako 1etik 9ra bitarteko puntuazioak erabiliz kalifikatuko da: entzumenezko eta irakurketa ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena. Lau zatietako emaitzek puntuazio orokorra emango dute (‘Band Score’ izenez ezagutzen dena), hori ere 1etik 9ra bitartekoa.
Zure IELTS puntuazioak bi urteko balioa izango du.
Proba egin baino bost aste lehenago baliogabetzen baduzu, ordaindu dituzun tasak itzuliko zaizkizu, 47 euroko administrazio kargu bat izan ezik.
IELTS, zure hizkuntz gaitasuna neurtzen duen ingeles “maila proba” da, ez dago “gainditurik” ezta “gainditu gaberik”. Beste Cambridge English azterketa batzuek, First edo Advanced besteak beste, ingeleseko hizkuntz gaitasuna maila espezifikoetan ziurtatzen dute.
