What is IELTS?

IELTS (International English Language Testing System), zure benetako ingeles maila ebaluatzeko diseinatuta dagoen azterketa da. Bertan honako hau ebaluatzen da:

  • Entzumenezko ulermena
  • Irakurketa ulermena
  • Idatzizko adierazpena
  • Ahozko adierazpena

Ingelesez egiten den herrialderen batean bizitzeko, lan egiteko edo ikasteko asmorik baldin baduzu, IELTS zuretzat da, zure bizitza hobetzeko benetako aukerak eskaintzen baitizkizu.

Mundu osoko enpresek, unibertsitateek eta inmigrazio agentziek IELTS erabiliko dute zure ingeles maila eta zure etorkizunaren aurrean duzun interesa egiaztatzeko. 

IELTS azterketan ateratzen dituzun emaitzak mundu osoan onartuko dituzte, 6.000 hezkuntza erakunde, gobernuetako departamentu eta lan elkarte baino gehiagok, EE.BB.-etan dauden 3.000 baino gehiago barne.

Azterketarako prestatzen lagunduko dizugu, eta zure emaitzak bi aste baino gutxiagotan jasoko dituzula bermatuko dizugu.

Matrikula zaitez postaz edo zuzenean, gertuen duzun British Council-en bulegoan, Bartzelonan, Bilbon edo Madrilen

Espainian, hilean hiru aldiz egin ohi dira azterketak. Egiaztatu non eta noiz egin dezakezun azterketa.

Matrikula zaitez zuzenean edo postaz, gertuen duzun British Council-en bulegoan, Bartzelonan, Bilbon edo Madrilen.

Ze laguntza emango dizugu

IELTS-erako matrikula egiten duzunean, azterketa prestatzeko on line materiala eskainiko dizugu dohainik On line ikastaroak, aholkuak eta informazioa ditu, eta baita azterketaren lau zatietarako praktikak ere:

  • Entzumenezko ulermena
  • Irakurketa ulermena
  • Idatzizko adierazpena
  • Ahozko adierazpena

Liburuak

IELTS-erako praktiketarako material ofiziala eskura dezakezu. Bertan, bi moduluetarako, akademikorako eta orokorrerako, azterketa ereduak daude.

IELTS-erako prestatzeko mintegiak eta ikastaroak

Laguntza eta orientazio sakonagoak lortzeko, IELTS-erako prestatzeko mintegi edo ikastaro batera joan zaitezke, azterketaren formatura ohitzen eta azterketari ekiteko erarik hoberena aurkitzen laguntzeko baitaude diseinatuta.

IELTS azterketarako laguntzari eta prestakuntzari buruzko informazio gehiago

IELTS erakundeetarako

Zure ikasleek beraien ingeles maila ziurtatu behar al dute trukatze programetarako? IELTS azterketak antola ditzakegu zure unibertsitatean.

Irakurri gehiago.

Sar zaitez IELTS azterketan lortu dituzun emaitzetara.

Get ready for a great IELTS score