Cambridge ESOL FAQs

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Cambridge ESOL - FAQs

Bai: eta oso pozik moldatuko gara ikaslearen beharretara. Mesedez, esaguzu zein den gertuen duzun zentro aztertzailea eta:

  • egin nahi duzun azterketa
  • aukeratutako eguna eta tokia

Azterketa batzuk, braillen, letra handiz eta audio formatu berezian egiteko prestaturik daude. Dislexia eta ikasketarako beste zailtasun batzuk dituzten hautagaientzako zerbitzuak ere baditugu.

Mesedez, aurkeztu behar diren ziurtagiri guztiak izena emateko orduan.

Beste ezer baino lehen: ez itxaron azterketa aurreko gauera arte ikasten hasteko. Oso garrantzitsua da zure ikasketak ongi planifikatzea, azterketaren formatua eta bertan izango dituzun ariketen maila ezagunak egiten zaizkizula bermatuz. Azterketarako teknikak ikastea eta epeetara ohitzea oso lagungarria da, eta horretarako aurreko azterketak egitea da hoberena. 

Informazio gehiago aurkituko duzu web honetako Cambridge ESOL azterketa bakoitzerako “prestakuntza” orrian.

Emaitzak, azterketa egin eta zortzi aste ingurura egongo dira prest. Hamar aste igaro ondoren zure emaitzak jaso ez badituzu, jar zaitez harremanetan British Council-aren zure zentroarekin:

  • Zure hizkuntza zentroaren edo ikastetxearen bitartez matrikulatu baldin bazara, ziurtagiriak bertara bidaliko dira.
  • Hautagai pribatu gisa matrikulatu bazara, matrikula egiteko orduan eman zenuen helbidera bidaliko dizkizugu. 

Zure azterketa, gutxienez bi aztertzaile profesional independentek zuzentzen dute, eta kasu batzuetan baita lauk ere. Hala ere, zure iritziz arazoren bat egon baldin bada, kontsulta ezazu zure irakaslearekin. Hala ere, zure notarekin ados egon gabe jarraitzen baduzu, jar zaitez harremanetan British Council-aren zure zentro aztertzailearekin: bertan azalduko dizute zer egin dezakezun.

Mesedez, izan kontuan epaimahai aztertzaileak berrikuspena egitea bidezkoa den ala ez erabakitzeko aukera duela.

Emaitzen txosten bat jasoko duzu. Bertan, honako datu hauek jasoko dira:

  • Zure azken nota: azterketa gainditu duzula adierazten duten notak A, B edo C dira; D-k, ez duzula gainditu baina gertu ibili zarela adierazten du, eta E-k ez duzula gainditu. 
  • Azterketaren emaitzak erakusten dituen grafiko bat
  • Zure emaitzen nota 100ean oinarrituz

Zure ziurtagiriak honako informazio hau izango du:

  • Zure UK National Qualifications Framework maila

Zure Europar Kontseiluko (CEF) maila eta hizkuntzaren ezagupen maila, eta azalpen bat, maila horrek zer esan nahi duen adieraziz.

Cambridge ESOL-eko ziurtagiri batek ez du baliorik galtzen, izan ere, bertan adierazten den gauza bakarra, azterketa egin zenuen garaian zeneukan ingeles maila baita. Gero, erakunde akademikoek, elkarte profesionalek eta enpresariek, ESOL-eko ziurtagiri baten balioak irauten duen denborari buruzko beraien irizpideak izango dituzte. Duela hamar urte lortutako ziurtagiri batek ez du zure gaur egungo ingeles mailari buruz askorik adierazten! Orokorrean, ez da posible ziurtagiri baten balioa bi urte baino gehiagoz bermatzea; litekeena da beste ESOL azterketa bat egin behar izatea denbora hori igaro ondoren, zure ingeles maila erakusteko. 

Cambridge ESOL-eko azterketa bakoitzak baliogabetze epealdi jakin bat du. Osasun arazoen ondoriozko diru itzulketak edozein unetan onartzen dira, sendagilearen ziurtagiri bat aurkezten baduzu. Zure eskaria onartzen bada, British Council-ek tasa osoa itzuliko dizu, administrazio kargu bat izan ezik. Jar zaitez harremanetan British Council-aren zure zentro aztertzailearekin, informazio gehiago jasotzeko.