Cambridgeko ESOL azterketak

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Cambridge ESOL-ek eskaintzen dituen ingeles azterketek titulu eremu zabala hartzen dute, oinarrizko mailatatik maila aurreratuenetara. Azterketa horiek honako hauekin bat datoz:

Mundu osoko 12.000 unibertsitatek, enpresak eta gobernuetako sail batek baino gehiagok onartutako azterketak dira.

Egin ezazu zure azterketa

Sarrera emaitzetara

Sartu azterketaren emaitzetara. Bi aste igaro dira zure IELTS azterketa egin zenuenetik: zure emaitzei buruzko informazio gehiago.

Cambridge ESOL: zure emaitzei buruzko informazio gehiago.

Certificate of Proficiency in English

Certificate of Proficiency in English (CPE) Cambridgek egiten duen azterketarik aurreratuena da. Titulu horrek zure ingeles maila oso-oso altua dela adierazten du. Normalean CPE beharko duzu nazioarteko enpresa guneetako zuzendaritza lanak burutzeko edo gradu osteko edo doktoretzako ikasketak egin nahi badituzu. 

CPE, Europako Hizkuntzen Marko Komuneko C2 mailarekin bat dator.  

Mutila ingelesa ikasten

Certificate in Advanced English (CAE) goi mailako titulua da, eta goi mailako gune akademikoetan eta profesionaletan lan egiteko beharko duzu. 

Cambridgeko CAE, Europako Hizkuntzen Marko Komuneko C1 mailarekin bat dator.

Teacher

First Certificate in English (FCE) maila ertain-goi mailako azterketa da. Tituluak, ingelesez hitz egiten den ingurunean lan egiteko edo prestakuntza ikastaroak edo unibertsitatera sartzeko ikastaroak egiteko adina ingeles ezagupenak dituzula adierazten du.

Cambridgeko FCE, Europako Hizkuntzen Marko Komuneko B2 mailarekin bat dator.

Ingeleseko ikaslea

Preliminary English Test (PET) tituluak maila ertaina adierazten du, eta eguneroko egoeretan ingelesa erabiltzeko gai zarela adierazten du, ikasle gisa edo administrazio edo kudeaketa lanetan. 

Cambridgeko PET, Europako Hizkuntzen Marko Komuneko B1 mailarekin bat dator.