British Council Spain

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

British Councilek nazioarteko aukerak eskaintzen dizkie pertsonei, bai Erresuma Batuan eta bai beste herrialde batzuetan ere, eta elkar ulertzea sustatzen du mundu osoan. Dibertsitatearekin modu aktibo batean konpromisoa hartzea funtsezkoa gertatzen da British Councilen jardueran.

Aukera-berdintasunerako gure Politikak bultzaturik, ziurtatu dezakegu langileak kontratatzen eta mantentzen ditugunean eta langile horiei heziketa eta garatzeko aukerak eskaintzen dizkiegunean ez dagoela inolako diskriminazio bidegaberik, horien adin, ezgaitasun, genero, baita transgenero ere, GIB/HIES, egoera zibil, izatezko bikoteak ere barne, haurdunaldi eta amatasun, iritzi politiko, arraza/jatorri etniko, erlijio eta sinesmen, sexu-orientazio, jatorri sozio-ekonomiko, betetako zigor, jarduera sindikal edo bazkidetza, beren ardurapeko pertsonen lan-erritmo edo garrantzirik gabeko beste edozein arrazoitan oinarrituta dagoenik.

Gure helburua legeria betetzea eta berdintasuna sustatzea da, lege horren espiritua nahiz letra errespetatuz, diskriminazio bidegabeak eragozten ahalegintzeko helburuz, halako diskriminazioak aukera-berdintasunerako, gizarteratzeko eta giza eskubideetarako oztopo izan daitezkeelako.

British Councilek honako konpromisoak hartu ditu:

  • Dibertsitatea ulertzea, balioestea eta lantzea, gure lanean partaidetza zuzen eta oso bat ahalbidetzearren.
  • Gure kontratazioan, aukeraketan eta beste prozesu batzuetan diskriminazio bidegaberik ez dagoela bermatzea.
  • Aukera-berdintasuna sustatzeko xedea duten neurriak ziurtatzea, politiken eta jardueren eraginaren gainean iragazki eta ebaluazioak egitea ere barne hartuz, eta dibertsitatearen inguruko ekintza-planak aurreratzea.
  • Gurekin lan egiten duten pertsonak zuzentasunez, duintasunez eta errespetuz tratatzea.
  • Desberdintasunek eta diskriminazioek eragindako desorekak zuzentzen eta oztopoak ezabatzen guk ere ahal duguna egitea.

Langile guztiak behartuta daude beren jokabidea politika honekin bateragarri izan dadila ziurtatzera. Beharrezkoa da, halaber, bezeroak, erabiltzaileak, bazkideak eta hornitzaileak ere politika honetaz jabetzea eta horrekin bat etorriz jokatzea.

British Councilek gutxienez hiru urtean behin berrikusiko du politika hori, legedi eta araudien garapen berriak bertan islatzearren eta jokabide egokia ziurtatzearren. Dokumentu honek British Councilen politika islatzen du. Martin Davidson Zuzendariak onetsi zuen 2011ko azaroaren 1ean eta 2014ko azaroaren 1ean berrikustea aurreikusten da.

Equal Opportunities and Diversity