British Council-ek nazioarteko aukerak sortzen ditu Erresuma Batuko eta beste hainbat herrialdetako pertsonentzat eta horien artean konfiantzazko loturak eraikitzen ditu mundu mailan. Haurren behar bezalako babesak guztien erantzukizuna eskatzen duela pentsatzen dugu.
Badakigu haurren zainketa eta ongizatea guztiz funtsezkoa dela eta haur guztiek dutela zuzen babestuak izateko eskubidea edozein gehiegikeria edo tratu txarraren aurrean.
British Council-ek onartzen du zainketa obligazio bat dugula zaintzen ditugun haurrekiko, eta horren barruan sartzen da gehiegikeriatik babestea. Hori lortzeko haurrak babesteko alorrean Erresuma Batuko legeak eta lan egiten dugun herrialde bakoitzaren alorrean garrantzizkoenak diren legeak betetzen ditugu, nolanahi ere Haurraren Eskubideen Nazioarteko Batzarrarekin dugun atxikimendua ere adierazi nahi dugu (CRC 1989).
British-entzat 18 urte bete ez duen pertsona oro da haurra (CRC 1989), haur hori bizi den herrialdean edo jaio den herrialdean adinez nagusi noiz egiten diren kontuan izan gabe. Politika hori nahitaezkoa da British Council-eko pertsonal guztiarentzat mundu mailan. Horren barruan British Council-entzat ordainsariarekin edo ordainsaririk gabe, lanaldi osoan edo lanaldi partzialean lan egiten duen edozein pertsona sartzen da. Horren barruan sartzen da zuzenean pertsonal kontratatua, kontratistak, hornitzaileak, aliatuak, bazkideak, aholkulariak, boluntarioak eta British Council-en izenean lan egiten duen nornahi.
British Council-ek hitzematen du:
- Haurrak aintzat hartu eta errespetatuko dituela eta horiek diotena entzungo duela.
- Pertsonala kontratatzen denean egin beharreko egiaztapenak egiten direla ziurtatuko duela.
- Babes-sistemak eta prozedurak hartuko dituela staff-erako.
- Haurrak babesteari buruzko ulermen komuna eskaintzea eta pertsonala gai horiei buruz jakinaren gainean dagoela ziurtatzea plangintza egiterakoan eta jarduerak gauzatzerakoan.
- Haurren babesari buruzko informazioa eta pertsonalarekin, haurrekin, gurasoekin eta/edo tutoreekin praktika onak izateari buruzko informazioa modu egokian partekatzea
- Pertsonalaren lan eraginkorra erraztea gainbegiratzearen, laguntzaren eta prestakuntzaren bidez.
Baliabiderik egokienak eta aproposenak eskainiko ditugu politika hori abian jarri ahal izateko eta behar bezala adierazi eta ulertu dela egiaztatuko dugu.
British Council-ek urtero gainbegiratuko du politika hori, ateratzen den edozein lege-xedapen berri eta legegintza-garapen adierazteko eta betetzeko helburuarekin, eta praktika on bat ziurtatzeko.

