Certificate of Proficiency in English (CPE)

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Zer da Certificate of Proficiency in English (CPE)?

CPE Cambridgeko Unibertsitateko titulurik aurreratuena da, eta ingelesaren ez ohiko ezagutza erakusten du (Europako hizkuntzen erreferentzia marko komuneko C2 maila).

Titulu hori jasotzean ingelesez trebezia handiz aritzeko gai zarela erakutsiko duzu, eta horrek, nazioarteko enpresetako zuzendaritza lanak burutzeko eta atzerrian gradu osteko bat ikasteko aukerak irekiko dizkizu.

Nork onartzen du CPE?

Titulu horren kalitatea nazioarteko milaka enpresak onartzen dute maila orokorrean, Hewlett-Packardek, Sonyk, Siemensek eta Boschek, besteak beste.

Kanpoan ikasi nahi baduzu, hezkuntz erakunde askok CPE eskatzen dute, zure ingeles mailaren froga gisa.

Erresuma Batuan, CPE azterketan nota ona ateratzea oso kontuan hartzen du UCAS-ek (Erresuma Batuko goi hezkuntza erakundeen onarpen zerbitzuak).

Irakurri gehiago.

Zergatik egin Certificate of Proficiency in English British Council-ean?

Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu CPE tituluarekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin.

Zer jasotzen du azterketak?

First Certificate bost zatitan dago banaturik:

  • Testuen ulermena
  • Idatzizko adierazpena
  • Gramatika
  • Entzumenezko ulermena
  • Ahozko adierazpena

Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.

Nola egin matrikula

Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez CPE egiteko.

Esteka erabilgarriak

CPE –Cambridgeko Unibertsitatearen gune ofiziala.

LearnEnglish mobile