Zer da Cambridge Certificate in Advanced English (CAE)?
CAE, ingeleseko titulu oso errespetatua da. Ingeles hizkuntzako trebeziaren balorazio sakona da, eta mundu osoko milaka enpresak eta hezkuntza erakundek ingeleseko goi mailako titulu gisa onartzen dute (Europako hizkuntzen erreferentzia marko komuneko C1 maila).
Nork onartzen du CAE?
Enpresek konfiantza handia jartzen dute titulu honetan beraien langile berriak kontratatzeko orduan, eguneroko jardunean erabiltzen dugun ingelesa jasotzen baitu lan munduan erabili ahal izateko. Unibertsitateek eta fakultateek konfiantza dute Certificate in Advanced English tituluan, titulu hori duten pertsonek, unibertsitate mailan ikasteko beharrezkoak diren hizkuntz trebezia akademikoak baitituzte.
Zergatik egin CAE British Council-ean?
Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu Certificate in Advanced English tituluarekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin.
Zer jasotzen du azterketak?
First Certificate bost zatitan dago banaturik:
- Testuen ulermena
- Idatzizko adierazpena
- Gramatika
- Entzumenezko ulermena
- Ahozko adierazpena
Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.
Nola egin matrikula
Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez Certificate in Advanced English egiteko.
Esteka erabilgarriak
Certificate in Advanced English – Cambridgeko Unibertsitatearen gune ofiziala.

