Cambridge Teaching Knowledge Test (TKT)

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Zer da Cambridge Teaching Knowledge Test (TKT)?

Cambridge Teaching Knowledge Test (TKT), irakasleek lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasleei eta ikasle helduei munduko edozein tokitan irakasteko behar dituzten ezagupenetan zentratzen da. Horrek konfiantza indartzen du eta lan egiteko aukerak hobetzen ditu.

Nola lagunduko dit TKT-k nire karrera profesionalean?

TKT-rako prestatzeak irakasle gisa hazten lagunduko dizu, eta zure karrera aurrera eramateko ezagupena eta gaitasunak eskainiko dizkizu. Zure prestakuntza eta irakasle gisa duzun esperientzia bat edo beste izanik ere, TKT egin ahal izango duzu. Azterketa horretara, hala nahi duten guztiak aurkez daitezke, eta ez da ingeles eskari berezirik bete behar.

Zergatik egin TKT British Council-ean?

Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu TKT-arekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin.

Nolakoa da azterketa?

TKT banakako moduluetan dago banatuta. Denak batera egin ditzakezu edo nahi dituzunak aukera ditzakezu. Erabateko malgutasuna duzu moduluak nola eta non egin nahi dituzun erabakitzeko, eta betetzen duzun bakoitzarengatik ziurtagiri bat jasoko duzu. Azterketa egiteko, komenigarria da gutxienez Europako hizkuntzen erreferentzia marko komuneko B1 maila izatea.

Irakurri gehiago tituluari eta prestatzeko moduari buruz.

Nola egin matrikula 

Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez Teaching Knowledge Test (TKT) egiteko.

Esteka erabilgarriak

TKT - Cambridgeko Unibertsitatearen gune ofiziala.

LearnEnglish mobile