Business Language Testing System (BULATS)

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilEspanahttp://twitter.com/#!/esBritishflickryoutubevimeo

Zer da Business Language Testing Service (BULATS)?

Cambridgeko BULATS sistema kulturanitza ingelesez, frantsesez, alemanez eta gaztelaniaz eskaintzen da. Oso sistema ezaguna da, eta konpainiei, mundu osoko hizkuntzen ezagutza neurtzeko aukera eskaintzen die. Sarritan erabiltzen da langile berrien kontratazio prozesuetan, mota guztietako prestakuntzatan, irizpideak ezartzeko orduan eta garapen profesionalean. 

Nola lagunduko dit BULATS-ak?

BULATS mundu osoko enpresek, hezkuntza erakundeek, gobernuetako agentziek, inmigrazio agintaritzek eta elkargo profesionalek onartzen dute. Telefónica S.A., PricewaterhouseCoopers eta Repsol YPF dira BULATS erabiltzen duten puntako ehunka enpresetako batzuk. 

Zergatik egin BULATS British Council-ekin?

Milioi bat pertsonak egiten dituzte urtero beraien azterketak British Councilekin. Espainian urte luzeetako esperientzia dugu BULATS-ekin eta Cambridgeko Unibertsitatearen beste zenbait titulurekin. Azterketa prestatzeko laguntza eskaintzen dugu, eta gure zerbitzua profesionala eta eraginkorra da, azterketa egunean izango duzun esperientzia ahalik eta atseginena izan dadin. 

Nolakoa da azterketa?

BULATS-ek lau trebeziak neurtzen ditu –entzumenezko ulermena, ahozko adierazpena, testuen ulermena eta idatzizko adierazpena–, baina behar duzun partearen azterketa bakarrik egiteko aukera ematen dizu. Azterketak zenbait materia jasotzen ditu: postuen, konpainien eta produktuen deskribapena, bidaiak, zuzendaritza taldeetako kideak, marketinga, bezeroari eskainitako zerbitzua, txostenak, telefonoaren erabilera eta aurkezpenak.

BULATS paperez eta on-line egin daiteke. Irakurri gehiago tituluari eta BULATS-erako prestatzeko moduari buruz

Nola egin matrikula  

Matrikula egitea oso erraza da. Matrikula zaitez BULATS egiteko.

Esteka erabilgarriak

BULATS – Cambridgeko Unibertsitatearen gune ofiziala.

English for your company