British Council School

Jarraitu Espainiako ekitaldiakhttp://www.facebook.com/BritishCouncilSpainhttp://twitter.com/#!/BCEspanaflickryoutubevimeo

british-council-school

Ongi etorria gure eskolara

British Council-eko eskola, 1940 tik Espainian egon den eskola britainiar nagusia da, eta kalitate maila altuko irakaskuntza eskaini die bere ikasleei, ikasle espainiarrei, batez ere. 

Eskolak, kulturabiko eta eleanitzeko programa eskaintzen die 3 eta 18 urtea arteko ikasleei. Gure helburua, ikasleek beraien potentzial handiena lor dezaten laguntzea da, ez ikasketa mailan bakarrik, baita norbanako eta erkidegoko kide gisa ere.

Gure ikasleetako askok, Espainiako, Erresuma Batuko edo Estatu Batuetako unibertsitaterik hoberenetan jarraitzen dituzte beraien goi mailako ikasketak.

Espainian hirurogeita hamar urte baino gehiagotan egindako lanak eta esperientziak, ikasketarako plan sendoa eta filosofia erakargarria eta zabala garatzen lagundu digute. Nazioarte mailan, irakaskuntza britainiarra eta espainiarra berriztatu duen zentro gisa onartzen zaigu.

Koalifikazio maila altua duen irakasle taldea dugu, eta gure instalazioen artean, laborategi modernoak, informatika gelak, liburutegiak, kirol instalazioak, musika aretoak, antzoki eta arte instalazioak eta erabilera anitzeko auditoria daude.

Zein balio irakasten ditugu?

Hezkuntza era integralean lantzen dugu: gure ikasleei honako hau erakusten diegu:

  • Besteenganako interesa erakustea eta batak bestea zaintzen – Zainketa
  • Indartsu izaten – Erresistentzia
  • Erronkak bilatzen; ikasleekin elkarrekintzan aritzea eta erronkak jartzea, emaitzarik hoberenak lortzeko – Erronkak
  • Malguak izatea eta ingurune eta egoera desberdinetara egokitzen – Malgutasuna
  • Gure sistema familiarrak, ikaskideekin, familiarekin, norberarekin eta eskolarekin leial izaten erakusten die – Leialtasuna

Gure irakaskuntza, bizi osoa iraungo duen ikasketa esperientziaren hasiera da; gure artean egiten dituzten ikasketak amaitu ondoren ere ikasleei laguntza ematen jarraitzen dugu, gure ikasle sarearen eta mundu mailako erakundearen bitartez. 

Non gaude

British Council School
Prado de Somosaguas
C/ Solano 3-5-7 
28223 Pozuelo de Alarcón
Madrid 
Tel: +34 913 373 612
school@britishcouncil.es

Informazio gehiagorako, jaitsi gure liburuxka.

Bilingual Schools