Bilbon dugun ikastetxeko ingeles ikastaroek maila guztiak biltzen dituzte, hasi berritik maila altuenera. Ikastaro batzuetan, Cambridgeko Unibertsitateko titulu bat eskuratzeko presta zaitezke, First Certificate, Advanced edo Proficiency, besteak beste.Horrez gain, komunikazioan edo negozioetan espezializatutako ikastaroak ere eskaintzen ditugu.
Eskola egutegia duten ikastaroak
Hasi berria bazara zein zure ingeles maila oso aurreratua bada ere, maila guztietako ikastaroak ditugu zuretzat.
Gure ikastaroak hiru hilabetekoak dira, eta bakoitzak 40-50 ordu ditu.
| Ikastaroa | Ikastaroa datuak | 1. Hiruhilekoaren iraupena | 2. Hiruhilekoaren iraupena | 3. Hiruhilekoaren iraupena | Prezioa |
|---|---|---|---|---|---|
| Komunikazio ikastaroak | Conversation B1 | 25 h | 25 h | 25 h | 308 / trimestre € |
| Komunikazio ikastaroak | Conversation B2 | 25 h | 25 h | 25 h | 308 / trimestre € |
| Komunikazio ikastaroak | Conversation C1 | 25 h | 25 h | 25 h | 308 / trimestre € |
| Komunikazio ikastaroak | Conversation C2 | 25 h | 25 h | 25 h | 308 / trimestre € |
| Ingeles orokorra | De A1.2 a Advanced 1 | 40 h | 40 h | 40 h | 479 / trimestre € |
| Ingeles orokorra | First Annual, Advanced 2 | 50 h | 50 h | 50 h | 596 / trimestre € |
| Cambridge CAE azterketarako prestaketa | Young Adult Advanced Intensive Term 1 | 50 h | 50 h | 50 h | 596 / trimestre € |
| Cambridge CAE azterketarako prestaketa | Advanced Intensive - Exam Prep | 50 h | 50 h | 50 h | 596 / trimestre € |
| Cambridge CPE azterketarako prestaketa | Young Adult Proficiency Intensive Term 1 | 50 h | 50 h | 50 h | 596 / trimestre € |
| Cambridge CPE azterketarako prestaketa | Proficiency Intensive - Exam Prep | 50 h | 50 h | 50 h | 596 / trimestre € |
| Cambridge FCE azterketarako prestaketa | Young Adult First Intensive Term 1 | 50 h | 50 h | 50 h | 596 / trimestre € |
| Cambridge FCE azterketarako prestaketa | First Intensive - Exam Prep | 50 h | 50 h | 50 h | 596 / trimestre € |
Udako ikastaroak
Young Adults ikasleentzat (17 eta 22 urte bitartekoak) 80 ordutako ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu ekaina, uztaila eta irailan eta 18 urtetik gorakoentzat, irailan, 40 ordutako mintzamen ikastaroak ere eskaintzen ditugu.
80 ordutako ikastaro trinko batekin, hil bakar batean, urte akademiko oso batean bezain beste aurrera daiteke.
Gainera, Cambridge azterketak prestatzeko uztailan 50 eta 80 ordutako ikastaroak eskaintzen ditugu eta irailan eta urrian, berriz, 25 ordutako ikastaro Express-ak (kasu bietan 16 urtetik gorako ikasleentzat).
| Ikastaroa | Ikastaroa datuak | Hiruhilekoaren | Prezioa |
|---|---|---|---|
| Komunikazio ikastaroak | Speaking and Writing | 20 h sep. | 215 € |
| Komunikazio ikastaroak | Conversation B1 | 40 h sep. | 440 € |
| Komunikazio ikastaroak | Conversation B2 | 40 h sep. | 440 € |
| Komunikazio ikastaroak | Conversation C1 | 40 h sep. | 440 € |
| Komunikazio ikastaroak | Conversation C2 | 40 h sep. | 440 € |
| Ingeles orokorra | De YA3 a Advanced C | 80 h jul. | 900 € |
| Ingeles orokorra | De YA3 a Advanced C | 80 h jun. | 875 € |
| Cambridge CAE azterketarako prestaketa | Para examen CAE octubre | 25 h oct. | 300 € |
| Cambridge CAE azterketarako prestaketa | Para examen CAE julio Computer Based | 50 h | 600 € |
| Cambridge FCE azterketarako prestaketa | Para examen FCE octubre | 25 h oct. | 300 € |
| Cambridge FCE azterketarako prestaketa | Para examen FCE julio Computer Based | 50 h jul. | 600 € |
| Cambridge FCE azterketarako prestaketa | Para examen FCE julio Computer Based | 80 h jul. | 875 € |
Gure ingeles ikastaro guztiak lagungarri izango zaizkizu honako hauetan dituzun ezagupenak eta trebeziak garatzeko:
- ahozko adierazpena
- entzumenezko ulermena
- idatzizko adierazpena
- testuen ulermena
Gure ikuspegia dinamikoa eta gaur-gaurkoa da, eta gure ariketak eguneroko bizitzako adibideetan oinarrituz prestatzen dira, hiztegi eta gramatika biziak lor ditzazun. Klaseetan hainbat komunikabide erabili ahal izango dituzu, elektronikoak zein betidanikoak.
Guretzat, ikasketa lan aktiboa da, eta gure jardueren helburua zure ingelesa aberasten eta finkatzen laguntzea da.
Planteatuko dizkizugun erronkei aurre egin beharko diezu, baina zuk behar duzun laguntza eskainiko dizugu: harrituta geratuko zara zure konfiantzak eta autonomiak gora egiten dutela ikustean. Horrez gain, zure hizkuntza gaitasunak klasetik kanpora indartzera ere gonbidatuko zaitugu, gure liburutegia eta gure lineako baliabideak erabiliz.
Azterketak prestatzea
Gure klaseek azterketa anitzerako prestatzen lagunduko dizute, honako hauetara, besteak beste:
- Cambridge First Certificate in English - FCE
- Cambridge Certificate in Advanced English - CAE
- Cambridge Certificate of Proficiency in English - CPE
- International English Language Testing System - IELTS
British Council-ek eskaintzen dituen azterketei buruzko informazio gehiago.
Zure neurriko ikasketa
Ebaluazio jarraitua egiten dugu, eta hiruhileko bakoitzaren amaieran banakako saio bat izango duzu zure irakaslearekin, zure aurrerapenei buruz hitz egiteko. Gure liburutegi osatua eta lineako ataria ere zure esku izango dituzu. Ikasketa prozesuari laguntzeari buruzko informazio gehiago.
