Haur, gazte eta helduentzako kalitatezko ingeles ikastaroak eskaintzen ditugu, esperientzia handiko irakasle tituladunekin. Gure egoitzak modernoak dira eta ondo ekipatuta daude. Ingeles orokorreko ikastaroak eskaintzeaz gain, Cambridgeko azterketak prestatzeko, negozioetarako ingeleserako eta bestelako ikastaro bereziak eskaintzen ditugu.
Gure xedea ikastaroak atseginak eta motibatzaileak izatea da. Ingeles hizkuntzaren ikaskuntza eraginkorrago dela uste dugu baldin eta: Ikasleek klasean elkar eragin eta ingelesez aktiboki parte hartzen badute; ikasleek klasean gozatzen badute, klaseek ikaslearen independentzia eta autonomia errazten badute; Ikasleak inplikatzen badira eta bere aurrerapena optimizatzeko, klasean zein klasetik at gogor lan egiten badute.
Ingeles ikastaroak Young Learners-entzat
Bilboko British Council ikastetxeak ordutegi aniztasun zabala eskaintzen du bi adin taldetan banatutako Young Learners-entzat:
- 6 eta 17 urte arteko ikasle gazteenak
- 17 eta 22 urte arteko heldu gazteak
Maila guztietarako ikastaroak ditugu, ikasleek, hasi berrien mailatik hasi eta Cambridgeko Unibertsitateko Proficiency maila lor dezaten. Maila jakin batzuetan, Cambridgeko Unibertsitateko titulu bat eskuratzeko presta daitezke, First Certificate, Advanced edoProficiency, besteak beste. Klase guztien ezaugarria, British Council-ek garatutako ikasketarako laguntza da, ikasleari laguntzeko taldeak barne. Ikasleak astean behin edo birritan etor daitezke klasera; ordutegi aniztasun zabala dugu, beraien agendetara –eta zurera– egokitu ahal izateko.
Irakurri gehiago Young Learners-ei zuzendutako ingeles ikastaroei buruz.
Udako ikastaroak
Udako hilabeteetan ere ikastaro eskaintza zabala dugu. Ekaina eta uztailan 80ordutako ikastaro trinkoak buru daitezke. Hau aurrerapen handiak egiteko aukera ezin hobea da, hilabete bakarrean hiru hiruhilekotan ematen ohi den aurrerapena lor baitaiteke. Uztailan zein urrian, Cambridge English First edota Advance azterketetara aurkezteko asmoa baduzu, aipatu azterketak prestatzeko ikastaroak ere eskaintzen ditugu. Uztailan 50 eta 80 ordutako ikastaroak ditugu, eta urrian, berriz, 25 ordutako ikastaro express-ak ditugu.
Irailan, helduentzako mintzamen ikastaroak eskaintzen ditugu. Ekainan eta irailan, 10 eta 17 urte bitarteko haur zein nerabeentzat eta Young Adultsentzat (17-22 urte), aktibatze eta sendotze ikastaroak eskaintzen ditugu.
Zein da ikastarorik egokiena zuretzat?
Ikastaro egokienean zaudela ziurtatzeko, matrikula egin aurretik zure mailari buruzko proba egin beharko duzu. Test horrek, ahoz eta idatziz duzun ingeles maila neurtzen du, eta gehienez ere ordubete iraungo du. Proba hori egin beharko duzu
- Gurekin ikasten duzun lehen aldia baldin bada, edo
- Azkeneko ingeles ikastaroa egin zenuenetik sei hilabete baino gehiago igaro badira.
Azken urtean Cambridge First (FCE), Advanced (CAE) edo Proficiency (CPE) gainditu baduzu, ez duzu probarik egin behar, baina zure lehen klase egunean titulua ekarri beharko duzu.



