British Councilen inguruko informazioa
British Council Erresuma Batuan erregistratuta dagoen fundazioa da eta 1934. urtean sortu zen. Bere xedea Britain Handiko eta beste herrialdeetako hiritarrentzat nazioareteko aukerak sortzea da eta, era berean, harreman kulturalak deitzen diegun erlazioen bidez hauen arteko konfidantza ere eraiki nahi dugu. 100 herrialde baino gehiagotan egoitzak ditu eta beste hainbat herrialdeetan ere aktiboki lan egiten du. Deskargatu gure aldizkaria eta Espainian burutzen ditugun jarduera agendaren berri izan.
Espainian, gure erakundeak 1940an hasi zuen bere ibilbidea eta, harrezkero, jarduera programa garrantzitsu bat garatu du, honen xedea, munduko beste herrialdeetan bezala, hezkuntza eta kultur harremanak sustatzea izan delarik.
British Councilek, guztira, 17 zentro ditu Bartzelona, Bilbao, Madril, Palma, Segovia eta Valentzian barreiatuta. Era berean, eskola propioa ere badugu, Madrilgo British Council School non, 3 eta 18 urte bitarteko 2000 ikasle inguruk programa eleanitz eta bikulturalean oinarritutako hezkuntza jasotzen duen. Ikasle hauek guztiek bere trebakuntza ibilbidea nazio zein nazioarteko unibertsitaterik hoberenetan jarrai dezatela bilatzen dugu. British Council School maila globalean aintzatetsia den hezkuntza zentroa da bere sektorean liderra delako eta britaniar eta espainiar trebakuntzarako zentro bikaina eta berritzailea delako.
Jende askok First edo Advanced bezalako Cambridgeko tituluekin erlazionatzen gaitu eta hauek gure lanaren ardatz nagusienetako bat osatzen badute ere, ez dira eskaintzen ditugun bakarrak. Adibidez, IELTS (International English Language Testing System) dugu gazte zein helduentzako dugun eskaerarik zirraragarrietako bat eta gure egoitzetan zein kanpoko beste egoitzetan burutzen dugu.
Orain arte azaldutako guztiari, gizarte, zientzia, hezkuntza eta arte esparruetan British Councilek garatzen edo laguntzen duen hainbat jarduera gehitu behar zaio.
Irakasle elkarteekin ere lan egiten dugu (Teachers Associations) Espainia osoan zehar trebakuntza jarduerak lagunduz eta bere kideei baliabide didaktikoen lorpena erraztuz. Ingeles irakasleentzako urtero antolatzen ditugun hitzaldiak irailaren amaieran ospatzen ohi dira eta, bataz beste, 700 irakasle inguru biltzea lortzen dugu.
Arteetan, bideratzaile eta bitartekari lanak betetzen ditugu. Espainian dugun Arte taldeak erakunde publiko eta kultur erakunde desberdinekin harremanak garatzen ditu. Honen guztiaren helburua, Britain Handian den sormen esparruko onena kalitate handiko jarduera artistiko berritzaileen bidez ezagutaraztea da. EUNICen bidez, europar erakunde kulturalekin modu eraginkorrean lan egiteko gai gara.
British Councilek Komunikazio eta Humanitateen 2005eko Asturiasko Printzea Sariarekin golardatua izan zen.
